Pribatutasun politika


PRIBATUTASUN ETA DATUEN BABESERAKO LEGEA

Zure datuak tratatzeko oinarria Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.2 artikuluan dago, zeinak legitimitatea ematen duen datu pertsonalak tratatzeko botere publikoen jardunean.

• 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.

• 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena.

Bestalde, ekitaldi, lehiaketa eta abarretarako gonbidapenak kudeatzeko eta ikus-entzunezko materiala bildu, zabaldu eta argitaratzeko oinarria zure baimenarekin legitimatuta dago, zeina Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 6. artikuluan arautzen den.



EZEREZTEKO ESKUBIDEA

Datuen titularrak datuak ezerezteko eskatu ahal izango dio udalari eta udalak eskatutakoa egin beharko du baldin eta:

• Datuak ez badira beharrezkoak eta bereizleak hasierako helbururako.

• Datuak bildu zirenean zegoen helburua betetzeko behar zen epealdia igaro bada.

Hala ere, datu pertsonalak gorde egin beharko dira xedapen ezargarrietan ezarritako epeek edo interesatuaren eta tratamenduaren ardura duen udalaren eta pertsonaren arteko kontratu-harremanetan ezarritako epeek irauten duten bitartean.



AURKA EGITEKO ESKUBIDEA

Herritarrak udalak egiten duen datu tratamendu bati aurka egiteko eskubidea du, aldez aurreko adostasuna beharrezkoa ez den kasuetan ere, baldin eta herritarraren egoera pertsonala dela-eta arrazoi sendo eta legitimoak badaude.

Interesdunak edonoiz egin diezaioke aurka datu tratamendu bati, nahiz eta aurretik adostasun agertu izan (adostasuna beharrezkoa den kasuetan).

Atzipen, Zuzentzeko, Ezerezteko eta Aurka egiteko eskubideak indarrean jartzeko, eskaerak honako helbidera bidali behar dira:

Ordiziako Udala
Kale Nagusia 24
20240 Ordizia

¿Quieres instalar la app en tu escritorio?